Mirimap(p), auzoa mirimapatzen, dibertsitatea mirimapatzen… gizarte eta hezkuntza arloko proiektua da, eta prestatzea eta eduki kulturalak zein narrazio digitalak zehaztea, aztertzea eta sortzea dauka helburu, honako hauxe balioesteko: Miribilla Hasierako eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxean egindako lana (Miribilla HLHI), lurraldea bera eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako biztanleak.

Auzo horietako dibertsitatea eta auzoetan bertan ematen diren harremanak sustatzeko eta balioesteko proiektua da, eta Miribilla HLHIko ikasleen estigmatizazioaren aurka eta segregazionismo eskolar, sozio-ekonomiko, etniko eta kulturalaren aurka doa.

Prestatzeko eta teknologien erabileran nahiz lankidetzapeko eratorpen eta mapaketa digitalen garapenean oinarritutako dinamika sortzaileak hedatzeko prozesuaren bidez, parte-hartzaileek (Miribilla HLHIko irakasleek eta ikasleek) sorkuntza kulturalerako modu berriak darabiltzate, eta narrazio digitalak sortzen dituzte taldean, ikastetxea bera eta auzo horiek sustatzeko eta balioesteko.

 

 

Batetik, Mirimap(p)i esker, irakasleek euren ikasleen errealitate sozial eta kulturalaren ezagutzan sakondu ahal izan dute. Bestetik, erraztasunak eman dizkie ikasleei, euren begirada erakutsi dezaten, helduen begiradaren aldean, askoz baikorragoa, askoz zintzoagoa, askoz berezkoagoa delako eta aurreiritzirik eta konbentzionalismorik ez duelako.

 

HELBURUAK

Mirimap(p)ek honako hauxe du helburu nagusi: Miribilla HLHIko irakasleen eta ikasleen gaitasunak sendotzea eta euren jabekuntza lortzea, bertako ikasleen jatorrizko auzoetako aberastasun sozial, etniko eta kulturala antzemateko eta balioesteko (San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala); Miribilla HLHIko hezkuntza-erkidegoaren eta eragile sozial, ekonomiko eta kulturalen arteko kulturarteko harremanak eta lotuneak ezartzen laguntzea; ikasleen desestigmatizazioa sustatzea; eta ikastetxea zein irakasleak balioestea.

Era berean, beste helburu eragile batzuk ere badakartza proiektuak:

– Mapaketa kolektiboaren erabilgarritasuna balioestea (fisikoa, digitala eta multimediakoa) hezkuntzako eta auzoko ingurunea aztertzeko eta antolatzeko tresna moduan, eta telefono zein aplikazio mugikorren ahalmena nabarmentzea irakaskuntza-ikaskuntzarako prozesuetan kontuan hartu beharreko tresna berri moduan.

 

 

Parte-hartzaileen (irakasleen eta ikasleen) trebetasun sortzaileak eta komunikatzaileak garatzea edota indartzea, ikasteko eta parte-hartzaileek lurraldeen inguruan dituzten kezka eta esperientzia narratzaile, sozial eta kulturalak irudikatzeko prozesu kolektiboan oinarrituta.

Etorkizunerako jarduketa-eredua sistematizatzea, esperientzia bera beste auzo batzuetan eta beste ikastetxe batzuetan berregiteko, irakasleen jabekuntza eta horrelako jardueren jasangarritasuna sustatzen duten tresnen bidez: eskuliburuak eta gidaliburuak sortzea, metodologiak eta protokoloak sistematizatzea, tresnak zehaztea eta garatzea…