Gidaren erabilera


http://www.mirimapp.org webgunean, Moviltik Elkarteak sustatutako Mirimap(p) proiektuaren barruan Miribilla BHIko ikasleek egin zuten mapaketa digitalaren ondorioz sortutako emaitzak aurkezten dira.

Eduki horiek ikusteko, “Mapaketa” irtengunean sakatu beharra dago. Orri horretan sartutakoan, bi eratara ikusi daitezke Miribillako ikasleek egindako bideoak, argazkiak eta audioak:

 

  • Gridean ikusi: edukiak galeria moduan agertzen dira. Edukiek irudi bana dute adierazgarri, eta azalpentxoa ere eskaintzen dute. Bertan sakatzean, edukia eta horri buruzko informazio xeheagoa azaltzen dira.
  • Mapan ikusi: edukiak mapa batean lekuratuta agertzen dira. Edukiek ikur bana dute, zein diren kontuan hartuta: argazkia, bideoa edo audioa. Edukia ikusteko, helburu den ikurrean sakatu.